Ekintzaile berriek bederatzi bulego izango dituzte eskura Enpresen Hazitegian, bi urtez erabiltzeko

Erredakzioa 2014ko ots. 17a, 08:32

Enpresen hazitegia garatzeko obrak esleitu ditu udalak. Iñigo Martinez Cerrillok azaldu duenez, ekintzaileak laguntzea dute helburu. Horretarako, jadanik aholkularitza zerbitzua eskaintzen dute Tokiko Garapen Agentzian. Ekimenaren bidez, enpresari berriek bi urtez proiektu propioa garatzeko lekua izango dute, “horiek baitira urterik zailenak”. Babes teknikoaz gain aholkularitza zerbitzua eskainiko zaie interesa dutenei.

Enpresen hazitegia garatzeko obrak esleitu ditu udalak. Iñigo Martinez Cerrillok azaldu duenez, ekintzaileak laguntzea dute helburu. Horretarako, jadanik aholkularitza zerbitzua eskaintzen dute Tokiko Garapen Agentzian. Ekimenaren bidez, enpresari berriek bi urtez proiektu propioa garatzeko lekua izango dute, “horiek baitira urterik zailenak”. Babes teknikoaz gain aholkularitza zerbitzua eskainiko zaie interesa dutenei.

Proiektuak garatzeko Arza poligonoko udal eraikinean 158 m2 egokituko dituzte. “Arzako gunea Laudioko produkzio gune izatea nahi dugu”, erantsi du.
Hala, bederatzi bulego egokituko dituzte. Horietako bakoitzak 16-17 m2 izango ditu. Horretaz gain, Garapen Agentzian egun dauden espazioak baliatu ahal izango dituzte bilerak, formakuntza saioak edo bestelako ekintzak garatzeko. Cerrilloren aburuz, ekintzaile berrien artean sinergiak sortzeko ere balioko du. Enpresen haztegia, formakuntza saioak, enpresen behatokia... eskaintzearen bidez ekintzailea ideia batekin datorren momentutik proiektua garatzeko baliabideak eskaintzea nahi dugu”. Azken formazio saioa autonomo eta enpresarien egoera fiskalaz egin zuten. 33 pertsonek hartu zuten parte. Cerrilloren esanetan, iaz 42 pertsona hurbildu ziren egitasmoaz galdezka. Horietatik 30 proiektu abiatu dira. Laster, jardunaldi berriak egingo dituztela aurreratu du Cerrillok. Epeei dagokionez, ahalik eta l asterren martxan jartzea espero du Cerrillok. Bulego kopurua baino eskaera gehiago badago irizpide batzuk baliatuko dituzte: “Proiektuen nolakotasuna, jendearen beharrak.... aztertuko ditugu. Bulegoek errotazioa izango dute, bi urte eta gero bulegoen erabiltzaileak aldatu egiten direlako”. Irizpideak zehaztutakoan aurkeztuko dituztela jakinarazi du.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide