Laudio BHI, Comenius sarietan garaile

Aimar Gutierrez Bidarte 2014ko ots. 15a, 10:09

Laudio Institutuko Comenius programa EAEko zein Estatuko Comenius programa onena izendatu dute. Proiektua Europar Batasunak babestutako programa da. Helburua Europako herrialde desberdinetako ikastetxeekin harremanak sustatu eta elkarrekin lanketa bat burutzea da. Duela 12 urte hasi ziren Laudio Institutuan Comenius programarekin. Gai ezberdinak landu dituzte: herritartasuna, gutxitutako hizkuntzak edo energia, kasu.

Laudio Institutuko Comenius programa EAEko zein Estatuko Comenius programa onena izendatu dute. Proiektua Europar Batasunak babestutako programa da. Helburua Europako herrialde desberdinetako ikastetxeekin harremanak sustatu eta elkarrekin lanketa bat burutzea da. Duela 12 urte hasi ziren Laudio Institutuan Comenius programarekin. Gai ezberdinak landu dituzte: herritartasuna, gutxitutako hizkuntzak edo energia, kasu.

Comenius programaren helburua ikasleak ingelesez komunikatzera bultzatu -ekintzak ingelesez egiten dira- eta atzerriko kulturak eta bizimoduak ezagutzea dela adierazi dute Laudioko Institutuan koordinatzaile lanak egiten dituzten ingeleseko bi irakasleek.

Azken proiektuan jorratutako gaia energia izan da. Hala, Laudioko ikasleek elektrizitate, paper zein janari gastuaren inguruan lanketa bat egin zuten ikastetxean.

Ondoren, ikasle talde txiki batek atzerriko herrialde batera bidaiatu zuen beste ikasleekin datuak alderatu eta arazoei irtenbideak bilatzeko asmoz. Proiektuan Suedia, Portugal, Reunion irla eta Hungariako ikastetxeekin jarri dira harremanetan. Herrialde bakoitzera 6 ikasle ordezkari joaten badira ere, proiektuan zehar 100 ikaslek baino gehiago hartu dute parte Laudioko Institutuan. Lan boluntarioa da eta DBHko ikasle guztiek har dezakete parte.
Eusko Jaurlaritzak 2013ko azaroan Laudioko Institutuan garatzen den Comenius programa EAEko programa onena izendatu zuen. Urtarrilean Estatuko Comenius programa onenaren saria jaso dute. Irakasleak pozik eta harro agertu dira eta Institutuarentzat oso positibotzat jo dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide