Udalbatzak hartutako 15 akordio Bilduren geldotasunaren ondorioz garatzeke daudela salatu du EAJk

Laudioko EAJk indarrean diren 15 udal akordio bete edo garatzeko eskaera luzatuko dio Bilduren Gobernu Taldeari otsaileko Udalbatzan.  Jeltzaleen aburuz Bilduk geldotasuna eta eraginkortasun eza azaldu du aipatzen dituzten erabakietan eta egoerari aurre egin nahirik, hurrengo Udalbatzan, hilak 24an, aztergai izango den mozioa sartu berri dute.

Laudioko EAJk indarrean diren 15 udal akordio bete edo garatzeko eskaera luzatuko dio Bilduren Gobernu Taldeari otsaileko Udalbatzan.  Jeltzaleen aburuz Bilduk geldotasuna eta eraginkortasun eza azaldu du aipatzen dituzten erabakietan eta egoerari aurre egin nahirik, hurrengo Udalbatzan, hilak 24an, aztergai izango den mozioa sartu berri dute.

Hitz gutxitan azaldu du EAJk ekimenaren xedea: “Laudioko udal politikaren alderdi nabarienen inguruan Bilduren gobernu  taldeak erakutsitako geldotasun eta inakzioa dela eta” aurkeztu dute mozioa.  2012ko martxoaz geroztik Udalbatzak hartutako 15 akordio eta luzatutako galdera edo eskaera bi zerrendatzen ditu jarraian jeltzaleen mozioak Gobernu Taldeari betetzeko edo garatzeko erregua luzatuz.

Akordio zerrenda

 1.- 2012ko martxoa: Terraz eta Mahaitxoen Ordenantza aldatzea. Lan Taldea suspertzea.

2.- 2012ko iraila: Herriko errepideak egokitzea eta asfaltatzea (Karmengo Ama kalea- Gardea auzoa).

3.- 2012ko iraila: Garapen Agentzia indartu eta sustatzea.

4.- 2102ko azaroa: Herri Antolamendurako Plan Nagusiari (HAPO) premiazko izaeraz aurre egitea.

5.- 2012ko abendua: Udal lokalen lagapena eta erabilera arautzeko Araudia onartzea.

6.- 2013ko otsaila: San Roke zahar egoitza zenean egon beharreko eraikin- proiektua: Musika- Etxe gisa eta beste kultur erabilera batzuetara bideratutako egokitzea.

7.- 2013ko otsaila: Udaletxe alboan kokatutako orubean egin beharreko Eraikin- Proiektua: Besteak beste, unibertsitatean ikasten ari direnentzako liburutegi berezia.

8.- 2013ko otsaila: Lamuza- Granja kiroldegia handitzeko proiektua.

9.- 2013ko apirila: Udal Liburutegiko instalakuntzak hobetzea eta kanpoko espazioak bilatu eta egokitzea ikasketa areto gisa Erabili daitezen.

10.- 2013ko uztaila: Lamuza-Granja kiroldegia uztailean irekitzea.

11.- 2013ko uztaila: 2014ko Laudio K.E. –arekin adostutako hitzarmena gauzatzea (Laudio marka bere lehen taldearen, laudioar umeen FUTBOL ESKOLAren, etab. bitartez indartzea)

12.- 2013ko abuztua: ZUIN aldizkariaren Erredakzio Kontseilua sortzea.

13.- 2013ko iraila: Ugarten dagoen Gaztelekuaren osagarri gisa herriguneko lokal bat egokitzea.

14.- 2013ko urria: Alberto Aceroko orubea egokitzea.

15.- 2013ko urria: Erabilera publikoko esparru pribatuen arautzea.

Eskaera eta galderak

Premiazko izaeraz UDAL HERRI PARTAIDETZAren ARAUDIA onartu dezala.

Maiz erabiltzen diren udal bide publikoak Bidegorriak, besteak beste, egokitu ditzala.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide