Laudioko Udalak abian jarrita dauka martxoaren 14tik 16a bitarteko asteburuan jorratuko den VII. Pintxo Lehiaketa.
Hortaz, Tokiko Garapen Agentziak twitter eta facebook sare sozialetan lehiaketaren berri emateko sortu dituen profilei erreparatuta, 30 partaide baino gehiago izango dira gastronomia erakustaldian.
Aurtengoan, ostalariek luzatutako aholkuei jarraiki, pintxo kategoria bakarrean lehiatuko dira eta ostalari bakoitzak era librean osatuko du bere pintxo proposamena. Horrez gain, pintxo barra hoberena ere aukeratuko da kategoria horretara aurkezten diren ostalarien artean. Hortaz, taberna edo jatetxeek bi kategorietan parte hartzeko aukera izango dute.Epaimahai teknikoa eta herritarra osatuko dira lehiaketa ebazteko.
Hiru sari banatuko dituzte batak zein besteak pintxoen kategorian eta pintxo barra hoberena ere aukeratuko da kategoria bakoitzean.
Lehiaketa ostiralean, martxoaren 14an, abiatuko da 19:00etan. Ordutik hasita hiru egunez pintxo lehiaketarako eskaintza izan beharko dute barretan lehiakideek, 12:00etatik 15:15era eta 19:00etatik aurrera larunbatean eta eguerdiko ordutegian igandean.
Lehiaketako pintxoak 1,30 eurotan izango dituzte salgai eta saritutako pintxoak apirilaren 21a bitartean izango dituzte barretan irabazleek.