Laudioko Aserradero Murga enpresak, Gasteizko auzitegiak hala ebatzita, 2012ko apirilaren 3an lan istripua izan zuen langileari 20.748 euro ordaindu beharko dizkio. Istripuan langileak zerra batekin zauri larria egin zuen abdomenean.
Epaiaren arabera, enpresaren erantzukizuna da, ezinbestekoak diren prebentziozko neurriak hartu ez izanagatik. Langileak bi epetan hartu behar izan zuen baja. Guztira 24 egun igaro zituen ospitalean. Istripua gertatu eta berehala arau-hauste akta ezarri zitzaion enpresari, 2046 euroko zigorrarekin. Horretaz aparte, langileriari istripuak eragindako prestazio guztien %30eko kargua bere gain hartu behar izan du enpresak.
Enpresaren ordezkaririk ez da epaiketara azaldu. Konkurtso administratzailea izan beharko da indemnizazioa ordaindu beharko duena, enpresa hartzekodunen konkurtsoan aurkitzen delako. Aseguruak heriotza edota ezgaitasun osoa eragindako istripuei soilik egiten die aurre.