"SOS Laudioko Lamuza Parkea" plataformak mobilizazioa deitu du otsailaren 6rako

Aitor Aspuru Saez 2014ko urt. 29a, 09:11

Musika Etxean gertatutako erorketen ostean eta Lamuza Parkeko ondarearen degradazioaren ondorioz SOS Laudioko Lamuza Parkea plataforma sortu dute. Egindako bigarren bileran ere sentsibilitate politiko ezberdineko jende ugarik parte hartu dute. Plataformaren oinarriak zehazteaz gain, mobilizazioa prestatu dute.

Musika Etxean gertatutako erorketen ostean eta Lamuza Parkeko ondarearen degradazioaren ondorioz SOS Laudioko Lamuza Parkea plataforma sortu dute. Egindako bigarren bileran ere sentsibilitate politiko ezberdineko jende ugarik parte hartu dute. Plataformaren oinarriak zehazteaz gain, mobilizazioa prestatu dute.

Protesta otsailaren 6an, osteguna, izango da Lamuza Parkean eta martxa egingo dute bertatik. Ekimena 18:30ean hasi eta 19:00etan bukatuko da Herriko Plazan. Mobilizazioa egin eta gero beste egitasmo jarri nahi dituzte abian; jardunaldi batzuk parkeko ondare historiko eta botanikoa zabaltzeko herritarren artean eta sinadura bilketa fisikoa -ez digitala-.

SOS Laudioko Lamuza Parkeak hiru ideia nagusien inguruan sortu dute. Hain zuzen ere, hurrengoa eskatuko diote Arabako Foru Aldundiari:

  • Lamuza Parkearen Plan Berezian jasotako larrialdiko esku-hartzea berehala gauzatzea eraikinak erori ez daitezen.
  • Parkeko ondare historikoa, bereziki Musika Etxea eta Kasinoa, botako ez direla bermatzea eta bere mantenuan pausoak ematea.
  • Parkeko ondare historikoa Laudioko herritarren erabilerarako izatea, bere behar soziokulturalak asetzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide