Euskadiko Kros Txapelketa jokatu zen atzo Ellakuriko berdeguneetan

Aimar Gutierrez Bidarte 2014ko ots. 10a, 15:48

Igandean Euskadiko Kros luzeko txapelketa jokatu zen Ellakuriko berdeguneetan. Laudio Atletismo Klubak antolatu zuen eta Laudion ospatzen den bigarren Euskadiko txapelketa da. 

Goizean goizetik jende andana hurbildu zen Ellakurira eta giro aparta eskaini zuten egun osoan zehar. 9:00etan herri lasterketa batekin ekin zioten egunari. 9:45etan hasiera eman zitzaion Euskadiko txapelketari, 700 korrikalarik hartu zuten parte, gaztetxoenak hasi ziren lehian eta egunak aurrera egin ahala kategoria nagusiagoko korrikalariak joan ziren lekukoa hartzen.

Igandean Euskadiko Kros luzeko txapelketa ospatu zen Ellakuriko berdeguneetan. Laudio Atletismo Klubak antolatu zuen eta Laudion ospatzen den bigarren Euskadiko txapelketa da. 

Goizean goizetik jende andana hurbildu zen Ellakurira eta giro aparta eskaini zuten egun osoan zehar. 9:00etan herri lasterketa batekin ekin zioten egunari. 9:45etan hasiera eman zitzaion Euskadiko txapelketari, 700 korrikalarik hartu zuten parte, gaztetxoenak hasi ziren lehian eta egunak aurrera egin ahala kategoria nagusiagoko korrikalariak joan ziren lekukoa hartzen. Eguerdian zaleengan interes gehien piztu zituzten bi lasterketak burutu ziren, 12.15etan gizoneko senior/promesa kategoria eta 13:10etan emakumezkoen senior/promesa kategoria; Ivan Fernandez (iazko txapelduna) eta Trihas Gabre gailendu ziren hurrenez hurren.

Hauek izan ziren kategoria desberdinetako txapeldunak: Gizonezko kadeteak, Pablo Maldonado; emakumezko kadeteak, Miren Martin; gizonezko jubenilak, Javier Manso; emakumezko jubenilak, Garazi Lekunberri; gizonezko juniorrak, Hamid Ben; emakumezko juniorrak, Maria Ibañez; gizonezko senior/promesak, Ivan Fernandez; azkenik, emakumezko senior/promesak, Thiras Gabre.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide