Lantze eta adinekoen egoitzako langileek protestak abiatu dituzte

Erredakzioa 2014ko ots. 10a, 12:17

Arabako Foru Aldundiko Zerbitzu Sozialentzat lan egiten duten langileek lanuzteak hasi dituzte Laudion. Horren ondorioz adinekoen egoitzako eta Lantzeko erabiltzaileek eragina nabarituko dute, nahiz eta langileek saiatuko diren hori saihesten protestak tartekatuz.

Arabako Foru Aldundiko Zerbitzu Sozialentzat lan egiten duten langileek lanuzteak hasi dituzte Laudion. Horren ondorioz adinekoen egoitzako eta Lantzeko erabiltzaileek eragina nabarituko dute, nahiz eta langileek saiatuko diren hori saihesten protestak tartekatuz.

Gaur egin dute lehenengo protesta, 09:00etan hasi eta 11:00etan bukatu da. Lan-etenaldia iraun duen bitartean Herriko Plazan elkarretaratzea egin dute. Otsailaren 18an eta 26an izango dira hurrengoak gaurko eredua jarraituz.

Aldarrikapenak

Langileek gauza ezberdinak salatu nahi dituzte lanuzteen bitartez. Alde batetik, Alderdi Popularrak -Arabako Foru Aldundian agintzen duen alderdiak- txandakatze sistema berria ezarri du. Hori dela eta beharginek modulu aldaketak egitera behartu dituzte.

Bestalde, egutegia aurretik ez dietela finkatu nabarmendu dute langileek eta horrek arazoak sortzen diela bere bizitza antolatzeko. Gainera, zerbitzuaren kalitatea arriskuan dagoela esan dute.

Bukatzeko, aipatu dute Txagorritxuko zaharren egoitzan arazo guzti horiek konpondu direla azpimarratu dute. Protesten bidez espero dute haien egoera ere konpontzea.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide