Urte bat pasa da Laudio 2025 Hiri Plangintzarako Oinarrien Erredakzio lanak hasi zirenetik. Prozesua parte hartzailea izan da eta dagoeneko azkeneko txanpan aurkitzen da.
Ibilbide osoan zehar Foro Estrategikoak berebiziko garrantzia izan du. Izan ere, herriko sektore desberdinen ordezkariak batu dira bertan. Laudio 2025ean nolakoa izan beharko litzatekeen marraztu du, hartarako bederatzi proiektu estrategiko eta horiek definitzeko printzipioak proposatuz.
Azkeneko horiek lau irizpideren arabera antolatzen dira. Lehena, udal gestio berritzailea, efizientea, parte hartzailea, ulergarria eta gardena praktikatzea da. Bigarrenak, ekonomia berritzailea, ekintzailea, dibertsifikatua eta teknologikoki garatua sustatzea du helburu. Hirugarrenarekin baliabide naturalak babestu nahi dira, lurraldearekiko errespetuzko ordenazio orekatuaren bidez. Azkenak kalitatezko hezkuntza sistema berritzailea izango du xede, herritarrak baloreetan heziak izan daitezen.
Printzipioak nahiz proposatutako proiektu estrategikoak otsailaren amaieran eta martxoaren hasieran egingo diren udal asanbladetan aurkeztuko zaizkie herritarrei. Gainera bertan ekarpenak egiteko aukera egongo da. Horretaz gain, Zuinaren bidez ere informazioa bidaliko da etxeetara.