EMAIÖN · Laudioko Emakumeon Asanblada feministaren izenean ekimena egin genuen atzo goizean herriko elizpean. Abortatzeko eskubidea ukatu nahi diguten garai hauetan gure gorputzaz, amatasunaz, etorkizunaz guk geuk soilik erabakitzea oinarrizko eskubidea dugula aldarrikatzeko.
Perrexila historian zehar munduko emakumeek erabili dute abortatzeko teknika gisa. Beste hainbat teknika bezala (pertxak, limoia...) emakumeon bizitza bera arriskuan jartzera bultzatzen du abortua legez kanporatzeak. Ez estatuak, ez elizak, ez familiak... Inork ezin du gutako bakoitzaren gorputzen gainean erabaki! Aski da! Abortua eskubidea, publikoa eta doakoa orain!
EMAIÖN · Laudioko Emakumeon Asanblada feministak dei egiten die herritarrei mezu hau zabaltzeko eta datozen mobilizazioetan parte hartzeko. Lege proiektu hau gelditzea denon esku dago!