C.D. Laudioko zuzendaritzak klubaren egoera ekonomikoa azaldu du

Aimar Gutierrez Bidarte 2014ko ots. 7a, 10:56

C.D. Laudioko zuzendaritza taldeak prentsaurrekoa egin zuen atzo Laudioko kultur etxean klubaren egoera ekonomikoaren benetako egoera azaldu eta horren inguruan azken hilabetetan kaleratu diren informazio eta zurrumurruak gezurtatzeko asmoz. Laudioko futbol taldearen zuzendaritzak egungo zailtasun ekonomikoak gainditzeko konpromisoa erakutsi du.

C.D. Laudioko zuzendaritza taldeak prentsaurrekoa egin zuen atzo Laudioko kultur etxean klubaren egoera ekonomikoaren benetako egoera azaldu eta horren inguruan azken hilabetetan kaleratu diren informazio eta zurrumurruak gezurtatzeko asmoz. Laudioko futbol taldearen zuzendaritzak egungo zailtasun ekonomikoak gainditzeko konpromisoa erakutsi du.

2012-2013 denboraldian C.D. Laudiok 2.B mailara igotzea lortu zuen. Zuzendaritza taldearen arabera kategoria igoera aukeratzat hartu zuten eta ez arazo edo oztopo ekonomiko bezala, erronka horri aurre egiteko zailtasunak egongo zirela zioten ahotsak egonda ere.

Klubeko zuzendaritzak positibotzat jo du igoera herriarentzat eta eskualdearentzat promozio aukera delako eta oihartzun mediatiko handia daukalako estatu mailako prentsan.

Hala ere hainbat zailtasunekin egin du topo klubak 2013-2014 denboraldian.  Desplazamendu gastuak asko igo dira eta beste afizioak etxetik kanpo partidak ikustera etortzeko posibilitatea murriztu egin da.

Bazkide kopurua ez da espero bezain beste igo. Arabako Foru Aldunditik 300.000€-ko hitzarmena sinatzea espero zen, azkenean 155.000€-tan geratu dena. Ez da herriko enpresa handien babesik lortu, kudeaketa lanetan jarraitzen dute hau lortzeko.

Zuzendaritzaren ustetan kategoria aldaketak diru-laguntza jasotzeko baldintza berriak ekarri beharko lituzke Laudioko udalaren partetik. Azkenik, 2.B mailan egoteak diru sarrera handiagoa suposatzen badu ere prestazio hauek ez dira denboraldia bukatu arte jasotzen gastu asko denboraldian zehar ordaindu behar badira ere.

Zorrak eta diru sarrerak

Zuzendaritzak onartu egin du atzerapena dagoela lehenengo taldeko jokalariekin baina gezurtzat jo du bost hilabeteko zorrak izatea; zuzendaritzaren hitzetan kasu indibidualak dira, egoera desberdina da jokalari bakoitzarentzat.

Kategoria baxuagoetako entrenatzaile eta begiraleen egoera berdina dela manifestatu du. Zerbitzu eta materialen hornitzaileei ere fakturatutakoaren zati bat zor zaie. Ogasun eta Segurantza Sozialaren arloan klubak ordainketak eguneratuta dauzka.

Diru sarreren aldetik klubak Foru Aldunditik 122.000€ eta federazioaren diru-laguntzatik 21.000€ jaso behar ditu oraindik besteak beste. Udalarekin daukaten hitzarmenak 45.000€-ko diru sarrera suposatzen du baina klubak honen berrikuspena eskatzen du azken 10 urtetan aldatu ez delako eta kluba asko hazi delako.

Klubak Aste Santuan jarri du muga Udalarekin hitzarmena hobetzeko eta faltan dituzten diru sarrerak jasotzeko, horrela ez balitz denboraldia balantze negatiboarekin itxiko lukete.

Azkenik Klubeko zuzendaritzak adierazi du gezurra dela klubak ez duela dokumentazio egokia aurkeztu 2012ko udal diru-laguntza jasotzeko orduan eta zuzendaritzak daramatzan 6 urtetan beti dokumentazio berdina aurkeztu izan duela argudiatu du. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide