Laudioko Pentsionistek euren egoera salatzeko ekimenak egingo dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2014ko ots. 6a, 11:40

[video:http://www.youtube.com/watch?v=UYDzR7FXErE&feature=youtu.be width:380 height:250]

Hilean behin irtengo dira mobilizatzera Laudioko Pentsionistak. Helburua euren egoera salatzea izango da. Hartarako, gai desberdinak jorratuko dituzte hilabete bakoitzean.

Arabako Pentsionistak Lanean plataformaren barruan kokatzen dira.  Honek, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako beste talde batzuekin Euskal Herriko Helduen eta Pentsionisten Plataforma osatzen du.

[video:http://www.youtube.com/watch?v=UYDzR7FXErE&feature=youtu.be width:380 height:250]

Hilean behin irtengo dira mobilizatzera Laudioko Pentsionistak. Helburua euren egoera salatzea izango da. Hartarako, gai desberdinak jorratuko dituzte hilabete bakoitzean.

Arabako Pentsionistak Lanean plataformaren barruan kokatzen dira.  Honek, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako beste talde batzuekin Euskal Herriko Helduen eta Pentsionisten Plataforma osatzen du.

Lehenengo ekimena haien aburuz gaizki deituta dagoen ordainketa partekatu farmazeutikoaren aurka egin dute. Izan ere, ber ordainketa izena beharko lukeela deritzote, aurretik zerga eta lanaren bidez ordaindu dutelako. Injustutzat hartzen dute, diru sarrera gutxien dituztenak zigortzen dituztelako; alegia, helduak eta pentsionistak. Gainera horiek izaten dira gaixotasun gehien pairatzen dituztenak.

Kritika handienak Eusko Jaurlaritzak jaso ditu, Madrildik egindako inposizioari emandako erantzunekiko desadostasuna dela eta. Izan ere, egoerari erantzuteko 18.000 euroko aurrekontua onartu bada ere, pentsionisten plataformak nahikoa ez dela uste du, tinkatu gabea baita. Ondorioz, berritua ez izateko arriskua du.

Horretaz gain, helduek ordainketa partekatua bueltan jasotzeko eskaera egin behar izatea, askok gaitasun ezagatik ez egitea ekarriko duela uste dute. Zentzu horretan, bide eraginkorragoa bilatu ez izana leporatzen diote Eusko Jaurlaritzari.

Horrekin lotuta, sendagaien ber ordainketa aurreratu behar izatea injustua dela diote plataformatik. Pentsionisten arabera, dirua bueltatzeko eskakizuna egin duenak urte baten buruan jasoko du dagokion kopurua.  Horrek pentsio baxuak dituztenengan eragin handia duela salatu dute. Zentzu horretan, langabezia-prestazioa edota diru-sarreren berme errenta jasotzen duten langabetuei ber ordainketa ez bueltatzearen salaketa aldarri berdinean kokatzen da.

Aipatutakoengatik, sistema honen kontra agertu dira. Osasungintza aberastasunaren banaketa bermatuko duen politika fiskal justu bidez finantzatzea defendatzen dute; publikoa, unibertsala, doakoa eta euskalduna.  Horri indarra emateko 43.600 sinadura aurkeztu zituzten pasa den urteko azaroan.

Gauzak horrela, Eusko Jaurlaritzari ordainketa partekatua gaitzestea eta konpentsazio dekretua aldatzea eskatu diote, helduen eta pentsionisten berdintasuna bermatzen ez duelako, ez eta ordainketa sistemaren efektuei aurre egin ere.

Gainera, helduei eta pentsionistei nahiz osasungintza eta farmazeutika arloko langileei, osasunerako kaltegarria den neurri injustu horri aurre egiten jarraitzeko deia luzatu diete.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide