Plaka frankistak kendu ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2014ko ots. 4a, 09:38

Laudioko udaleko bozeramaile den Koldo Zabalak jakinarazi duenez iragan irailetik udal zerbitzu publikoek hamarnaka plaka frankista kendu dituzte hainbat etxeren sarreretatik. Plaka hauetan, Francoren diktaduraren pean, legezko alderdi bakarra zen FET y de las JONSen sinbolo diren uztarria eta geziak ageri ziren, Frankismoak iraun bitarte etxe guztietan jartzen zena Etxebizitzaren Nazio Institutuaren sinbolo izanagatik.

2012tik Eusko Jaurlaritzak Frankismoari gorazarre egiten zioten monumentu publikoen errolda bat egitea eskatu zuen eta Eudelekin hasi zen elkarlanean sinbologia horren baztertzean elkarlanean aritzeko.

Koldo Zabalak Bilduren izenean hitz egin du esatean gure eguneroko paisaiatik sinbolo hauek desagerrarazteko ordua iritsi dela: Frankismoaren biktimen elkarte hainbatek eskatzen dutenaren bidetik, egia, justizia eta erreparazioa eskatu du, era berean, 1936ko estatu kolpea eta haren ondorioak pairatu zituzten guztientzat.

Ildo beretik, deia luzatu du herriko bizilagunen batek kendu gabeko plakaren bat aurkitzen badu udaleko zerbitzu publikoekin kontaktuan jartzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide