Laudion jokatuko den Euskadiko Kros Luzeko Txapelketa aurkeztu dute

Aimar Gutierrez Bidarte 2014ko ots. 4a, 08:05

Datorren otsailaren 9an, igandea, Ellakuriko berdeguneetan Euskadiko Kross Luzeko Txapelketa ospatuko da, txapelketaren nondik norakoak aurkezteko asmoz prentsaurrekoa burutu zuten atzo antolatzaileek Laudioko kultur etxean. Prentsaurrekora Laudioko atletismo klubeko kideak, Euskal Atletismo Federazioko presidentea den Juan Jose Andrez, 2009an Euskadiko kros luzeko txapelketako irabazlea izan zen Iraia Garcia eta udaleko ordezkariak bertaratu dira.

Aurtengoa Txapelketa honen 50. edizioa da eta Laudion ospatzen den bigarrena. Igandeko lehiak 2014ko Euskadiko txapeldunak erabakitzeaz gain, aurtengo denboraldirako euskal selekzioa osatuko duten korrikalariak eta estatuko klub arteko kros txapelketan parte hartuko duten bi klubak erabakiko ditu.

Antolatzaileek Laudio atletismoaren historian garrantzi handiko herria izan dela eta pausoz pauso atletismoa herrian merezi duen lekura doala adierazi dute.

Guztira 800 partaide espero dira, azken urteetako kopuru bera. Korrikalariek zirkuitu gogorra izatea espero dute. Iraia Garciak adierazi du emakumezkoen mailan Ainhoa Murua, Ainhoa Sanz eta Penelope Baños (iazko txapelduna) ikusten dituela indartsuen; gizonezkoen mailan Ivan Fernandezek iaz lortutako garaipena errepikatzea espero da. Igandean argituko da dena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide