"Niretzat askoz erosoagoa da Grabaketak Laudion egitea"

Aitor Aspuru Saez 2014ko urt. 27a, 08:46

PATXI URKIJO (Laudio, 1962) irakaslea da eta unibertsitatean zinemarekin harremana dituzten gaiak jorratzen ditu. Bestalde, zuzendaria da eta proiektu berria grabatzen dabil. Pelikula "Denontzako lekua" deituko da. Gainera filme elebiduna izango da. Duela gutxi Laudion egon da grabaketak egiten.

Azalduko diguzu zure proiektu berria?

PATXI URKIJO (Laudio, 1962) irakaslea da eta unibertsitatean zinemarekin harremana dituzten gaiak jorratzen ditu. Bestalde, zuzendaria da eta proiektu berria grabatzen dabil. Pelikula "Denontzako lekua" deituko da. Gainera filme elebiduna izango da. Duela gutxi Laudion egon da grabaketak egiten.

Azalduko diguzu zure proiektu berria?

Korapilatsua da azaltzea. Alde batetik thriller generoko pelikula da eta bestetik ikerketa filma. Zinema irakaslea naizenez unibertsitatean, ohitura hori dut. Beti saiatzen naiz nahasketa hori egiten. Gero ikusiko dugu emaitza.

Finantzaziorik gabe abiatutako proiektua da, gainera.

Bai. Dirurik gabe hasi genuen eta horrela jarraitzen dugu, tamalez. Arrunta da egoera hau. Finantzazio iturriak lortzea gauza korapilatsua da.

Dirurik gabe, zeintzuk dira zure bitartekoak?

Orokorrean bazkide pribatuak, noizbehinka lagunak eta ezagunak, jende hurbila... Unibertsitateko kultura arlotik diru kopuru txikiak... Esparru horietan mugitzen gara.

Noiz egiten dituzue grabaketak?

Hasi ginen grabaketa trinkoa egiten. Hiru astetan zehar egin behar genuen. Baina bi istriptuengatik, ez ohiko egoerak direla eta, eten genuen eta orain zatika gaude egiten. Bestalde, denboraren poderioz antzezleek eta gainerako teknikoek beste konpromisoak hartu dituzte eta horiei aurre egin behar diete. Horregatik gu postre gisa gaude.

Martxa honetan noiz bukatuko duzue filma?

Noiz? Ez dakigu. Pasa den astean Arrañon egon ginen grabatzen. Akziozko ezsena gainera. Baina euri hasi zuen eta grabaketa eten genuen. Erdia besterik ez genuen grabatu.

Eguraldia guretzat oztopoa izan daiteke, beraz urtarrila garrantzitsua izango da zentzu horretan.

Non egin dituzue grabaketak Laudion?

Lamuza Parkean, Anuntzibain eta hainbat kaletan. Beti bezala, niretzat askoz erosoagoa da Laudion grabaketak egiteak.

Nola laburbilduko zenuke zure ibilbidea orain arte?

Orain dela urte asko hasi nintzen eta denetarik egin dut. Baina niri fikzioa da gehien gustatzen zaidana. Korapilatsua da eta kontrolpean izateko ahalegin nabarmena egin behar da. Filme laburrak, ertainak eta luzeak egin ditut, baina erreportajeak eta ezkontzak ere egin ditut. Nire izaera dela eta gustukoen dudan esparrua fizkioa eta luzemetraia da.

Zinema irakaslea izanik, zein da zure egile kuttunena?   Guztiak. Ez dakit. Lagunen artean beti esaten dugu: "John Ford, Berlanga, Kurosawa... Baina zergatik? Atzo hain zuzen ere pelikula bat ikusi nuen..." Ikusitako azkenengo filmaren zuzendaria da beti gustukoena. Guri zinema bera gustatzen zaigu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide