"Kluba konbentzituta zegoen urtea bukatu baino lehen ordainduko zigula"

Aitor Aspuru Saez 2014ko urt. 31a, 13:46

GAIZKA BERGARA (Orozko, 1986) Athletic-eko harrobian hazi zen eta gero hainbat taldetan jokatu du. 1. mailan debuta egin zuen eta orain CD Laudio taldean jokatu ez ezik kapitain gisa aritu da ere. Pasa den astean, Amorebietaren aurkako partidan jokalariek pankarta atera zuten duela bost hilabete soldatarik ez dutela kobratu salatzeko.

 

Amorebietaren aurka jokatutako partidan pankarta baten bitartez adierazi zenuten 5 hilabeteko soldata zor zaizuela, ezta?

GAIZKA BERGARA (Orozko, 1986) Athletic-eko harrobian hazi zen eta gero hainbat taldetan jokatu du. 1. mailan debuta egin zuen eta orain CD Laudio taldean jokatu ez ezik kapitain gisa aritu da ere. Pasa den astean, Amorebietaren aurkako partidan jokalariek pankarta atera zuten duela bost hilabete soldatarik ez dutela kobratu salatzeko.

 

Amorebietaren aurka jokatutako partidan pankarta baten bitartez adierazi zenuten 5 hilabeteko soldata zor zaizuela, ezta?

Bai, horrela izan zen. Nahiko kezkatuta gabiltza. Hilabete bat egon zaitezke kobratu gabe, bi ere, badakigu gauzak ez direla errazak klubarentzat. Baina bost hilabete egotea kobratu barik, zaila da. Jokalariek ere gastuak dituzte eta arazo ekonomikoak ez ezik arazo pertsonalak ere sortzen dira.

 

Dena den klubak jaso zuen abenduan Foru Aldundiak zor ziona.

Horregatik gaude kezkatuta. 155.000 euro ordaindu zituen Arabako Foru Aldundiak eta guk ez dugu soldatarik jaso. Ia bost hilabete zor dizkigute eta jendea kezkatuta dago. Entrenamendutara joateko autopista eta erregaia ordaindu behar da... eta hori diru sarrerarik gabe ezin dugu egin.

 

Eta klubaren zuzendaritzak epeak jarri ditu ordaintzeko?

Bai, epeak bai, baina azken momentuan beti sortzen dira arazoak. Guk ere ulertzen dugu klubaren egoera. Arazo handiak daude ekonomikoki, baina beraiek ere ulertu behar dute guk gastuak ditugula.

Bost hilabete asko dira eta batzuk lana dugu eta apurka-apurka arazoak konpontzen ditugu. Baina jende asko ez dago lan egiten eta garrantzitsua da haientzako dirua jasotzea.

 

Zeintzuk dira klubak emandako arrazoiak?

Ez dakigu zehazki. Kluba konbentzituta zegoen urtea bukatu baino lehen ordainduko zigula. Baina hilabeteek aurrera egiten dute eta arazoa gero eta handiagoa da. Pankartarekin kolpe bat eman nahi genuen mahai gainean jendeak jakin dezan zein den gure egoera.

 

5 hilabete kobratu gabe eta ezer esan barik ematea adierazten du klubarekiko fideltasuna.

Bai, taldean oso jende ona dago. Beste talde batean arazo gehiago egongo lirateke horrelako egoera batean. Lau hilabete eman ditugu entrenamendutara joaten eta jokatzen. Azken finean gure lana da, baina eskatzen duguna da klubak gurekin ekonomikoki duen konpromisoa betetzea.

 

Motibazioa urratzen du horrek?

Bai, nik uste dut baietz. Partida irabazten hasten duzunean primeran, baina alderantziz bada, jendea ez dago batere zentratuta partidetan eta entrenamendutan... arazoak agertzen dira. Gauza zaila da.

 

Zuen hurrengo urratsa zein izango da?

Ez dugu ezer egingo printzipioz. Klubak eman beharko lituzke azalpenak, gu nekatuta gaude. Denbora gehiegi da eta. Esan bezala, batzuk ez dute dirurik ezta entrenamenduetara etortzeko.

Guk uste genuen zeozer egin behar genuela.

Gure jarrera izango da partidutan eta entrenamenduetan zentratzea. Kirolaren aldetik ez gaude ondo eta gai hau baztertu behar dugu pixkat. Nahiz eta batzutan ezin dugun, gauza garrantzitsua baita. Garrantzitsua da klubak azalpenak ematea.

Bestalde, gure lehenengo urtea da 2. B mailan, talde onak daude eta agian apur bat handi geratzen ari zaigu. Talde oso ona dugu eta uste dut aurrera aterako dugula denboraldia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide