Abasto oinezkoentzako plaza bihurtzeko obrak egingo dituzte

Txabi Alvarado Bañares 2014ko urt. 28a, 10:45

Laudioko Abasto plaza eta bere ingurunea erreformatzeko obrak hasi ditu udalak. Hala jakinarazi du Koldo Zabala obra zinegotziak. Urteetan zehar merkatari zein erabiltzaileek egindako aldarrikapena izan da plazaren hobetzearena, Zabalaren arabera.

Laudioko Abastos plaza eta bere ingurunea erreformatzeko obrak hasi ditu udalak. Hala jakinarazi du Koldo Zabala obra zinegotziak. Urteetan zehar merkatari zein erabiltzaileek egindako aldarrikapena izan da plazaren hobetzearena, Zabalaren arabera.

Hiru izango dira egingo diren hobekuntzak. Alde batetik, itogin eta hezetasunen arazoa konpontzeari ekingo zaio. Zabalak adierazi du “iragazgaiztasun akatsak” konpondu behar direla, eta horretarako plazaren goiko parteko baldosak altxatuko direla jakinarazi du, “azpian asfalto-oihal bat jartzeko”. Plazaren beheko parteko sabaia eta paretak ere moldatzen hasi dira. 50.000 euroko kostua izango du obrak.  Zabalak gaineratu du azpiegitura elektrikoan ere egingo dituztela konponketak, plazaren argiztapena hobetzeko.

Behin paretak konponduta, mural bat margotzea da asmoa. Mural horretan merkatu baten hainbat elementu irudikatuko direla jakinarazi du Zabalak.  Iragan uztailean muralismo tailerra antolatu duen enpresa berari esleitu zaio irudia egitearen lana, eta plazaren beste hainbat zonaldeetan hainbat marrazki errotulatzearena baita. 19.300 euroko aurrekontua izango dute horretarako.

Hirugarren hobekuntza Abastos plaza oinezkoentzako zonalde bilakatzera dago bideratua. Asfalto berria jarriko da eta hosto batzuen irudiekin apainduko da gero.

Merkatariekin bilerak

Obrak egiten hasi baino lehen plazako merkatariekin batzartu direla azpimarratu du Zabalak. Bilera horietan zehaztu dituzte “plaza hobetzeko egin beharreko obrarik garrantzitsuenak”. Zinegotziak gogorarazi du bazegoela plaza hobetzera bideratutako proiektu bat, milioi eta erdi euroko aurrekontuarekin. Baina gero gaineratu du ez dela posible gaur egun diru kopuru hori proiektu horretara bideratzea. Hala, aurreikusitako obrentzako 85272 euro erabiliko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide