Laudion San Blasak ospatuko direla aprobetxatuta, larunbat honetan Gure Esku Dago dinamikak herri argazkia egingo du. Hitzordua 12:30ean izango da, Herriko Plazan. Gainera, hitzordua bera zabaltzeko mahai bat jarriko dute azokan bertan, ekimenaren inguruko informazioa banatu eta zabaltzeko erabiliko dutena.
Gure Esku Dago dinamika herritarra da. Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen alde lan egingo du. Zehazki, autoderminazio eskubidearen alde. Pasa den urteko ekainean aurkeztu zen Irungo Ficoban. Ordutik, herrietan sortzen aritu da. Aiaraldean ere prozesua bera martxan da. Gure Esku Dagoren lehenengo helmuga handia ekainaren 8an Durango-Iruñea batuko dituen giza katea izango da.
Dinamikak sentsibilitate politiko desberdineko jendea batzea du helburu, betiere erabakitzeko eskubidearen alde lan egin nahi badu.