Urtero legez, 2014an ere egongo da adineko jendeari zuzendutako euskara ikastaro berezia
Ikastaroa otsailaren 4an hasiko da eta ekainaren 19an amaitu. Denetara, 72 eskola-ordu 36 egunean banatuak. Ikastaroa astearte eta ostegunetan izango da, 17:00-19:00etara. Matrikulak 124, 65 euro balio du eta ikasturte amaieran asistentzia nahikorik (gutxienez eskola orduen %85ean izatea) izanez gero, diru horren zati handi bat (%80) itzuliko zaie ikasleei.
Ikastaro hauen helburua ez da goi mailako euskara ikasketak egitea, sarritan zaintzen diren bilobekin euskarazko oinarrizko elkarrizketetarako gaitasuna lortzea baizik. Erritmo apalagoa da eta, horregatik, edonork parte hartzekoa.
Ikastaroak Laudio Udalak antolatzen eta finantzatzen ditu bere Euskara Arloaren bitartez. Esparru akademikoa eta kudeaketa AEKren Berbots euskaltegiaren esku daude. Izen-emateak bertan egin daitezke: Zubiaur, 5 (Laudio) // 946726722. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 31n izango da