Laudion euskara hedatzeko helburuarekin, udalak, bertoko merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresekin elkarlanean aritzeko, plan estrategikoa aurrera eramateko konpromisoa hartu zuten. Euskararen inguruan ekintza ugari egin dira, orain, abian dagoen ekimena, Dendaketan da, non, saltoki edo ostalaritza zerbitzuetan, euskaraz mintzatzea lortu nahi den. Horren baitan, 85 lokal daude, baina, planera 150 saltoki atxikitzea espero da. Euskara planaren baitan dauden saltoki hauek, beste herri batzuetan bezala, bereizgarri baten bitartez identifikatuak daude.
Bezeroekin euskaraz aritzeko aukera izateko, jendaurrean lan egiten dutenentzat, ikastaroak antolatu dira AEKren laguntzaz. Ikastaro horiek, Berbots euskaltegian emango dira, urtarriletik maiatzera, ordutegi bereziarekin. Horrela, bi orduko klaseekin, 60 eskola-ordu emango dira, 30 egunetan.
Ikastarora bertaratuko direnak, 103,80 euroko matrikula ordaindu beharko dute, baina udalaren laguntzaz, matrikularen %80a itzuliko zaie ikastaroan maiztasunez parte hartzen dutenei. Gastu horri aurre egiteko, udalak, Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundiaren laguntza eskuratzea aurreikusten du.
Plan Estrategikoa aurrera eramateko eta Dendaketan arrakasta izateko, garrantzitsuena, Laudioar edo Laudiora bertaratzen diren euskaldun guztien parte hartzea behar da, plazetatik saltokietara edo saltokietatik plazetara, Laudion euskaraz aritzeko.