Indarkeria matxistaren ondorioz hil zuten maiatzaren 23an Amagoia Elezkano orozkoarra, Laudioko etxean. Fiskalak 25 urteko espetxe zigorra eskatu du Francisco Javier M.N hiltzailearentzat.
Fiskalaren arabera 42 kolpe eman zizkion Elezkanori, eta 17 zentimetrotako orria zuen labana erabili zuela uste du. Erahilketa goizaldez izan zela ere zehaztu dute, “Amagoia lotan zegoela aprobetxatuz”.
Indemnizazioa eta urruntze agindua
Espetxe zigorraz gain Ministerioak 302.000 eurotako indemnizazioa ordaintzea semeari eskatu du. Elezkanoren gurasoei, aldiz, 200.000 euro eman beharko dizkio hiltzaileak. Horretaz gain, sententzia ateratzen denetik 30 urte pasa arte ezingo du Orozkora joan, ezta Elezkanoren familiarekin komunikatu ere. Epaiketaren data oraindik zehaztu gabe dago. Francisco Javier M.N, ordea, Zaballako espetxean preso dago erruduna delakoan maiatzaren 25etik.