Otsailaren 2an bilera egingo dute Arrañoko auzokideek, Gazteluaren berreskuratze lanetarako proiektua zehazteko. Bertan erabakiko dute lanak auzolanaren bidez burutzea bideragarria den, edo, kontrara, prestakuntza berezirik beharrezkoa den nahiz burutzeko indar gehiegi ez dituzten.
Gaztelua berreskuratzearen ideia Arrañoko auzokideekin Udalak egindako bilera batetan aurkeztu zen. Bilera plaza berria egitera begira egin bazen ere, auzokideek interesgarriago ikusi zuten Gazteluaren proiektua. Auzolanaren bidez burutzeak Udalak materialak eta tresnak jartzea ekartzen du. Horregatik, ekonomikoki ere aztertu beharko dute.
Eraikina 1880-1890 urteen inguruan egin zen. Markesaren jabetza izan zen bere oinordekoek 1970. hamarkadan saldu zuten arte. Gaztelu izena hartzen du garaian zuen dorrea dela eta. Eraistea erabaki zuten, ordea, Markesek alde egin eta gero eta herritarrak bertan sartzen zirela ikusita arriskutsua zela iritzi eta gero.