Gai ugari eztabaidatuko dira asteleheneko Udal Osoko Bilkuran

Erredakzioa 2014ko urt. 25a, 10:32

Lamuza Parkearen inguruko mozioa ez ezik beste hainbat mozio jorratuko dituzte Udal Osoko Bilkuran.

PSE-EEk bi gai eramango ditu udalera. Batek Tokiko Entitateen erabiltzaileei zuzendutako zerbitzu informatikoari dagokio. Foru Aldundiak zerbitzu hori eten du urtarrilaren 1ean eta alderdi sozialistak eskatuko du berriro abian jartzea.

Lamuza Parkearen inguruko mozioa ez ezik beste hainbat mozio jorratuko dituzte Udal Osoko Bilkuran.

PSE-EEk bi gai eramango ditu udalera. Batek Tokiko Entitateen erabiltzaileei zuzendutako zerbitzu informatikoari dagokio. Foru Aldundiak zerbitzu hori eten du urtarrilaren 1ean eta alderdi sozialistak eskatuko du berriro abian jartzea.

Bestea lan munduari buruzkoa da. Testu horren bidez hitzarmen kolektiboaren beharra eta borrokan dauden langileei babesa adierazi nahi du. Gainera Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari eta Udalari eskatuko dio eskualdean dauden lanpostuak defendatzeko ekimenak

Garoña

Bestalde, EAJk Garoñan dagoen zentral nuklearraren auzia eramango du udalbatzara. Gobernu Espainiarrak berriro irekitzeko neurrien aurrean, behin betiko itxi eta eraitsi dezaten exijituko du. Bestalde, Javier De Andrés Arabako Ahaldun Nagusiaren jarrera salatu dute, jeltzaleen ustez ez baitu arabarren interesen defendatu Garoñaren kasuan.

Gainera, Europari bidali nahi dio mezu bat Garoñaren inguruko gertaera guztiak jarrai ditzan eta Fukushima berri bat ekidin dezan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide