Arabako Foru Aldundiko Ahaldun Nagusia, Javier De Andrés, Laudion egon da gaur goizean eta udal ordezkari eta teknikariekin batera Musika Etxea bisitatu du.
Natxo Urkixok aipatu du Foru Aldundiak ziurtatu duela prest dagoela Musika Etxea mantentzeko. Zentzu berean, Aldundiak erabiltzeko asmoa aurreratu dio Udalari. Momentuz, erakundeak ez du jarduera zehatzik aurkeztu.
Udal ordezkariek gogoratu dute 2011n onartutako Plan Berezia ez dela abian jarri eta ibilbide hori eginda dagoela.
Polemiken aldetik, zenbait adierazpenetan esandakoa ez du berretsi gaur Javier De Andrések eta Laudioko Udalarekin dagoen hitzarmena salatzeko neurriei ez die aipurik egin.
Kultur Etxea
Laudioko Udalaren kudeaketa defendatzeko Lamuza Parkean, Natxo Urkixo eta herriko teknikariek Kultur Etxea erakutsi diote Ahaldun Nagusiari. Udala eraikin horren jabea da eta alkatearen ustez,, nahiz eta arazo batzuk izan, egoera onean dago, Musika Etxea eta Kasinoa ez bezala.