Hainbat herritar elkartu dira asteartean egindako bileran eta plataforma sortzeko asmoa azaldu dute. Hurrengo bilera otsailaren 4an izango da, Laudioko Kultur Etxean 18:30ean.
Lamuza Parkeko Musika Etxearen egoeraren harira abiatutako sinadura bilketari lotuta asanblada deitu zuen Raquel Masak, egitasmoaren sustatzailea. Herritar ugarik parte hartu zuten bileran eta alderdi asko ere agertu ziren, Omnia, EAJ eta Bildu, besteak beste. Asanbladan Natxo Urkixo alkatea egon zen, adibidez.
Bileran hurrengo astelehenean Udal Osoko Bilkuran aurkeztuko den mozioa eztabaidatu zen. Horren ondorioz, Raquel Masak aurkeztuko duen testuak ezinbestekoak jo diren bi puntu jasoko ditu: Foru Aldundiari eskatuko zaio Musika Etxea eta Kasinoa ez erortzeko bitartekoak jar ditzan eta ahalik eta lasterren berreskuratzea eraikin horiek. Gainera, erakunde foralari galdetuko zaio Laudioko ondarearekiko erakutsi duen utzikeriari buruz.
Plan Berezia
Foru Aldundiak ideien lehiaketa sustatu zuen 2009an Lamuzako Parkearen inguruan Plan Berezia gauzatzeko. 2010Ean zehar proeiktua zehaztu zen eta 2011n Laudioko talde politiko guztiek onartu zuten planak jasotzen zuena babestea.
Hori dela eta Foru Aldundiak iragarri zuen 3 milioi euroko diru partida bideratuko zuela Plan Berezia abian jartzeko, baina PPk hauteskundeak irabazi ostean partida hori bertan behera utzi zuen. Planaren 1. fasean jasotzen ziren jardueren artean Musika Etxea, Kasinoa eta Ugarteko Dorretxea mantentzenko larrialdiko lanak zauden. Guztira, lan horiek 108.480 euroko gastua suspotzen zuten.