Herri azoka alternatiboa egongo da larunbat honetan

Txabi Alvarado Bañares 2014ko urt. 23a, 07:50

Herriko eragileek egiten duten lana kalera ateratzea eta talde ezberdinen arteko hartu emana sustatzea. Hori da larunbat honetan Laudioko Herriko Plazan egingo den herri azoka alternatiboaren xedea, antolatzaileen hitzetan. Azoka antolatzen den lehenengo aldia da larunbatekoa, eta 11:00etatik 16:00etara bitartean egongo da zabalik. Ordu tarte horretan, baina, beste hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera izango du herriko plazara bertaratzen denak.

Herriko eragileek egiten duten lana kalera ateratzea eta talde ezberdinen arteko hartu emana sustatzea. Hori da larunbat honetan Laudioko Herriko Plazan egingo den herri azoka alternatiboaren xedea, antolatzaileen hitzetan. Azoka antolatzen den lehenengo aldia da larunbatekoa, eta 11:00etatik 16:00etara bitartean egongo da zabalik. Ordu tarte horretan, baina, beste hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera izango du herriko plazara bertaratzen denak.

 11:00etatik 13:00etara bitartean umeentzako jolasek eta tailerrek hartuko dute protagonismoa. Gitarra, hena eta maskara tailerrak egingo dira, eta plazara bertaratzen den orok hartu ahal izango du parte. 12:00etan Palestinari buruzko bideo proiekzioa egongo da, erabilera anitzeko aretoan. Musika eta dantzen txanda iritsiko da gero, 13:00etatik aurrera. 15:00ak aldera, aldiz, bazkari beganoa egongo da. Bazkarirako tieketak 4 euroren truke lortu daitezke Laudioko Gaztetxean, Orbeko Etxean eta Iratxo Tabernan. Bazkalostean fracking teknikari buruzko bideo bat proiektatu eta gaiaren inguruko hitzaldi bat egingo da. Hala emango zaio bukaera azokari.

 Azokak irauten duen bitartean Uhinak Irratiak zuzeneko emisio berezia egingo du herriko plazatik, 96.5 FM frekuentzian edo uhinak.net weg-gunean entzun ahalko dena.

Hainbat eragile

 Azoka Laudio zein Aiaraldeko hainbat eragileren artean antolatu dute: Politburo Recording Fiasco, Kirikiño, Uhinak Irrati Librea, Laudioko Gazte Asanblada, Fracking ez Aiaraldean! plataforma, Ikasle Abertzaleak, Agroasamblea, Laudion Bizi Gara, Zubiarteko, Bideak zabaltzen, Etawasol, Karrazka banaketak, Askapena, Etxerat, TrucaRec, Ernai eta Hauspoa. Eragile horiez gain, tokiko hainbat ekoizlek ere postua jarriko dute azokan.

Azokaren nondik norakoak azaltzen dituen aldizkaria irakurtzeko egin klik hemen. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide