Lamuza parkearen egoera salatzeko sinadura bilketa bat martxan jarri du herritar batek, eta Omnia Ekimenak gai hau Udalaren Osoko Bilkuran aurkeztuko du datorren urtarrilaren 27an. Era berean, gainontzeko indar politikoei gonbitea luzatu die mozioarekin bat egin dezaten, Foru Aldundiari mezu argi eta bateratua luzatzeko.
OMNIA Ekimenaren ustetan, Laudiorako finatziazio ezberdintasuna arazo historikoa da, eta ondorioak herritarren kalterako izaten ari dira urteetan zehar. Egoera honen adibide Lamuzako Parkeko eraikinen egoera erdi-hondatua dela diote.
Honetaz gain,gai honen eta beste hainbaten inguruan EAJk duen jarrera salatu dute: EAJK herriari biztanle kopuruaren arabera legalki dagokion dirusarrera euren lanari esker jasoa izan delako berria zabaldu omen du OMNIAren esanetan, eta herritarren mobilizazoei esker etxegabetzeen arazoaren konponketa ere eurengain hartu nahi izan omen dute.