Ehunka herritar bildu ditu Euskararen Egunak

Txabi Alvarado Bañares 2011ko ira. 26a, 08:39

Herri eragileak eta udala elkarlanean aritu dira, iazko polemikak gaindituta

 Euskararen Egunak ehunka laudiar bildu zituen larunbatean baserritar jantziak soinean. Goizeko  hamaika eta erdietatik gaueko ordu txikietara arte iraun zuen festak, herri bazkaria egunaren epizentroa izan bazen ere.

Herri eragileak eta Udala elkarlanean aritu dira, iazko polemikak gaindituta

 Euskararen Egunak ehunka laudiar bildu zituen larunbatean baserritar jantziak soinean. Goizeko  hamaika eta erdietatik gaueko ordu txikietara arte iraun zuen festak, Herri Bazkaria egunaren epizentroa izan bazen ere.

 Egitarauan programatutako ekintzak alkatearen aukeraketaren antzezpenarekin hasi ziren. Lamuza parketik herriko plazara, alkatearen segizioa herriko kaleetatik paseatu zen zanpantzarren erritmopean. Behin plazara iritsita, alkatearen aukeraketa antzeztu zen.

 Bazkaria institutuko frontoian egin zen, elizako portikoan ez baitziren pertsona guztiak kabitzen. Maialen Lujanbio eta Andoni Egañaren bertsoek giroa alaitu zuten mahaiak jasotzeko unea iritsi zen arte. Ondoren, herritarrek dantza plazan gerriak mugitu eta gorputzak izerditu zituzten, arratsaldeko seietatik aurrera.

 Arratsaldeko zortzietan eman zitzaion hasiera egitarauaren azken puntuari: erromeriari. Hura bukatutakoan herritar bakoitzak jaia nahi zuen ordura arte luzatu zuen, askok gaueko ordu txikietara arte.

 Aurtengo Euskararen Egunean  herri eragileak udalarekin elkarlanean ibili dira, iaz sortutako gatazka gaindituz. 2010eko edizioan Jaien Koordinakundeak udalak antolatutako bazkaria boikotatu eta egitarau “alternatibo” bat osatu zuen. 

 Atxiloketak salatuz

 Jaian parte hartu zutenek gogoan izan zituzten ostiralean Bilboko Kukutza gaztetxeko eraistean atxilotutako hiru laudiarrak (jada aske daudenak). Atxilotuei elkartasuna adierazteko, dozenaka herritar herriko plazan kontzentratu ziren Erasoen gainetik, gazteria aurrera! lemapean, erromeriari hasiera eman baino lehen.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide