Musika etxeak izan dituen erorketen aurrean udalak egitura indartzeko eskatu dio Aldundiari

Erredakzioa 2014ko urt. 7a, 09:45

Abenduan zehar Musika Etxeko eraikinaren zatiak erori dira espaloira. Hori dela eta Udalak inguruak itxi ditu istripuak ekiditeko. Koldo Zabala zinegotziaren aburuz arriskua begibistakoa da eta horren ondorioz Udal taldeak Arabako Foru Aldundiko Ogasun Diputatuarekin bilera egin zuen abenduaren 31n. Eraikina Foru Aldundiarena baita.

Hitzorduan Laudioko ordezkari politikoek gogoratu zioten Aldundiari Plan Berezia prestatu zuela Parkea eta inguruak berreskuratzeko baina krisia dela eta bertan behera utzi duela.

Abenduan zehar Musika Etxeko eraikinaren zatiak erori dira espaloira. Hori dela eta Udalak inguruak itxi ditu istripuak ekiditeko. Koldo Zabala zinegotziaren aburuz arriskua begibistakoa da eta horren ondorioz Udal taldea Arabako Foru Aldundiko Ogasun Diputatuarekin bilera egin zuen abenduaren 31n. Eraikina Foru Aldundiarena baita.

Hitzorduan Laudioko ordezkari politikoek gogoratu zuten Aldundiak Plan Berezia prestatu zuela Parkea eta inguruak berreskuratzeko baina krisia dela eta bertan behera utzi duela.

Plan horretan, besteak beste, Musika Etxea, Kasinoa eta Ugarteko Dorretxearen konponketak jasotzen dira.

Ezinbesteko urratsak

Koldo Zabala eta Udal teknikariek Musika Etxeko hormek arrakalak dituztela ziurtatu dute. Horren ondorioz "eraikina eta gure ondarea galtzeko arriskua" ikusten duela adierazi du zinegotziak.

Udalaren ustez Aldundiak eman behar duen lehenengo eta ezinbesteko urratsa da Musika Etxearen egitura indartzea. Momentuz, aste honetan Foru Aldundiko teknikariak udal teknikariekin jarri behar dira harremanetan egoera aztertzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide