Javier de Andrés Arabako Diputatu Nagusiak atzo erantzun zituen oposizioak egindako galderak Lamuza Parkearen inguruan. Ahaldun Nagusiak iragarri zuen Lamuza Parkea bisitatuko duela hurrengo egunotan. Laudioko alkatearekin egingo du bisita. Helburua izango da zehaztea zein izan daitezkeen Lamuzako eraikinek izango duten erabilera.
De Andrések aurreratu du Foru Aldundiaren zenbait zerbitzuk Lamuzara mugitzeko asmoa duela; ogasuna, giza zerbitzuak edo ekintza kulturalak. Proiektua 2014an zehaztuko da, baina noiz gauzatuko den ez dago argi.
Diputatu Nagusiak esan du nahiz eta Lamuza Parkearen jabea Foru Aldundia izan, Laudioko Udalaren errua dela gaurko egoera, erakunde horrek ez duelako mantenu lanak bete. Hori bai, Foru Aldundiak ez du Udala salatuko.