Lamuza parkeko ondare historikoa aztertzen egon dira Foru Aldundiko teknikariak

Txabi Alvarado Bañares 2014ko urt. 20a, 11:41

Lamuza parkean egon dira Arabako Foru Aldundiko teknikariak. Parkean dagoen “Musika etxeak” erortzeko arriskua duen aztertzea izan da bisitaren xedea, eraikinaren hainbat zati alboan dagoen espaloira erori baitziren abenduan.

Lamuza parkean egon dira Arabako Foru Aldundiko teknikariak. Parkean dagoen “Musika etxeak” erortzeko arriskua duen aztertzea izan da bisitaren xedea, eraikinaren hainbat zati alboan dagoen espaloira erori baitziren abenduan.

Hori gertatu eta gutxira, abenduaren 17an, udal-teknikariak bertaratu ziren eta eraikinaren egoeraren inguruko txostena egin zuten. Txosten hura Arabako Foru Aldundiari helarazi zitzaion gero. Izan ere, Foru Aldundia da “Musika etxearen” zein Lamuza parkeko eraikin gehienen jabea, Koldo Zabala Obra eta zerbitzuen zinegotziaren hitzetan. Gauzak hala, abenduaren 31an bildu zen udala ondasun diputatuarekin, zeinek adierazi zuen aldundiko teknikariak Lamuza parkera joango zirela egoeraren inguruko txosten bat egitera.

Txosten horren berri, baina, prentsaren bidez jaso dutela salatu du Zabalak. “Aldundiko arduradunekin harremanetan jarri ginen eta azaldu genien txostena lehenengoa jasotzen udala izan beharko zela. Beraiek esan ziguten ez dela behin-betiko txostena. Hori ikusita filtrazio bat egon da, nonbait”. Prentsan azaldu denaren arabera, aldundiaren txostenak “berehala hartu beharreko neurriak” daudela berresten du. Hala ere, prentsan azaldutakoak ondasun diputatuak bileran esandakoarekin bat ez datorrela azaldu du Zabalak, “diputazioa eraberritze lanak egiteko prest dagoela helarazi ziguten bileran”. Zinegotziak gaineratu du aldundiaren zein udal-taldeen arteko “elkarlana” beharrezkoa izango dela Musika Etxearen aferari aurre egiteko.

SOS Laudioko Parkearen bilera irekia

Musika etxeari gertatutakoa Lamuza Parkearen eta bertan dagoen ondare historikoaren gaineko eztabaida piztu du, sare sozialetan batez ere. SOS Laudioko Lamuza Parkea orria sortu du herritar talde batek Facebooken, eta sinadura bilketa bati ere ekin diote Change.org webgunearen bidez, aldundiari parkeko eraikinak eraberritzea eskatzeko. Hortaz gain, bilera ireki bat egiteko asmoa dute bihar, 18:30ean, Laudioko Kultur Etxean. Gaian interesa duen herritar oro bertaratzeko deia zabaldu dute.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide