Laudioko Kulturarteko Zubia elkarteak "Bizilagunak Etxera" eguna antolatu du datorren otsailaren 15 eta 16rako. Ekimen honen helburua, bertako eta beste lurraldeetako familien arteko harremanak sustatzea da. Egitasmo honen funtsa, beraz, harremanen trukaketan datza, eta interesa duen familia orok bazkari batera gonbidatuko du beste kultura batekoa den familia bat. Era onetan, bakoitzak bere janari tipikoak prestatu eta ohiturak konpartituko ditu.
Parte hartzen duten herritarrek beren herrialdeko bazkari bat prestatu eta beste herrialde bateko otordu bat konpartituko dute, hau da, behin sukaldari izango dira, eta hurrengoan gonbidatuak. Lehenengo bazkaria otsailaren 15 edo 16an izango da eta bigarrenaren data partaideek adostuko dute.
Izen emateko epea urtarrilaren 15etik 31ra arte izango da, eta Udaletxera (goizez) edo Kultur Etxera (goiz zein arratsaldez) jo daiteke. E-mail bidez ere eman daiteke izena kulturartekozubiak@gmail.com helbidera idatziz. Izen abizenak, telefonoa, e-maila eta gonbidatzeko prest dagoen pertsona kopurua (1,2 edo 5) zehaztu beharko da.