Arabako Merkataritza Ganberaren Koadrilarako egoitza ahalbidetzen duen hitzarmena luzatuko du Udalak

Arabako Merkataritza Ganberak Arza eraikinean duen egoitzaren funtzionamendua ahalbidetzen duen hitzarmena luzatuko du Laudioko Udalak, hala iragarri berri du Iñigo Martinez Cerrillok, funtzio publikorako zinegotziak.

Bost urtetako jarduna bildu du dagoeneko Laudioko Merkataritza Ganberaren egoitzak europar eremutik jasotako diru-laguntza bateri esker. Hasierako finantzazio bide hori agortuta, urtebeteko luzapena izenpetuko dute aurki ganberak eta Udalak. Hortaz, 16.000 euroko diru partida aurreikusi dute xede horrekin udal aurrekontuetan.

Ekintzaileen promoziorako tresna

 “Legealdi hasieran ezarri genuen helburua lortu dugu, alegia, Arza eraikina sustapen ekonomikoaren tokiko egoitza bezala indartzea. Merkataritza Ganbera berton egoteak garatzen dugun lana bermatzen du, oso tresna baliagarria baita sustapen ekonomikorako ekimenak bideratzean, ekintzaileen promozioa kasu”, adierazi zuen Bilduko ordezkariak.

Datuei erreparatuta, 2012 urtean ekintzaileen eremuan aurkeztu diren 42 proiektuak eta 2013 urtean erregistratu diren 12ak azpimarratu zituen Iñigo Martinezek.

Gasteizko egoitza soziala eta prestakuntza eta aholkularitzako guneaz aparte, Arabako Merkataritza Ganberak Laudion eta Guardian beste bi egoitza ditu herrialdean gertuko aholkularitza bideratzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide