Euskadiko Kross Txapelketa egingo da Laudion otsailaren 9an

Aimar Gutierrez Bidarte 2014ko urt. 15a, 12:25

Laudioko atletismo klubak Euskadiko Kros luzearen Txapelketa antolatuko du aurten, otsailaren 9an. Laudioko Nazioarteko Krosa bertan behera geratu ostean, lasterketa hau izango da Laudioko klubaren apusturik garrantzitsuena.
 
 
Txapelketa datorren otsailaren 3an, ostirala, Laudioko Herriko Plazako erabilera anitzeko gelan aurkeztuko da, arratsaldeko 18:30ean.

Laudioko atletismo klubak Euskadiko Kros luzearen Txapelketa antolatuko du aurten, otsailaren 9an. Laudioko Nazioarteko Krosa bertan behera geratu ostean, lasterketa hau izango da Laudioko klubaren apusturik garrantzitsuena.
Txapelketa datorren otsailaren 3an, ostirala, Laudioko Herriko Plazako erabilera anitzeko gelan aurkeztuko da, arratsaldeko 18:30tan. Txapelketaren aurkezpenera iazko garaileak bertaratuko dira.
Esan bezala Euskadiko Kros luzearen Txapelketa Otsailaren 9an, igandea, ospatuko da Ellakuriko zelaietan. Txapelketa hasi aurretik, goizeko 9:00tan, doako inskripzioa eta 5 kilometroko luzera izango dituen herri lasterketa burutuko da. Federatutako korrikalarientzako ordutegiak eta distantziak hurrengoak dira: Gizonezko kadeteak, 9:45etan, 5.400 metro; emakumezko kadeteak, 10:15etan, 3.400m; gizonezko jubenilak, 10:35etan, 6.000m; gizonezko juniorrak, 11:10etan, 7.400m; emakumezko jubenilak, 11:45etan, 4.000m; emakumezko juniorrak, 11:45etan, 4.700m; senior/promesa gizonezkoak, 12:15etan, 12.000m eta bukatzeko senior/promesa emakumezkoak, 13:10etan 7.400m.
 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide