Berlojatzenek espero du ahalik eta lasterren zehaztea Nerbioi ibaiaren bideratzeko proiektu berria

Erredakzioa 2014ko urt. 15a, 11:23

URAk Nerbioi ibaia bideratzeko proiektu berria egingo du aurten. Gainera, agentziak iragarri du egitasmoak ahalik eta eragin gutxien izango duela etxebizitzetan.

URAk Nerbioi ibaia bideratzeko proiektu berria egingo du aurten. Gainera, agentziak iragarri du egitasmoak ahalik eta eragin gutxien izango duela etxebizitzetan.

Berlojatzen aurreko proiektuak kaltetzen zituen auzokideak batzen dituen elkartea da eta bere ustez herritarrek egindako mobilizazioen ondorioz jazo da URAren irizpide aldaketa. Hori dela eta proeiktua 500 urtera begira egin ordez, 100 urtera egingo da. Zentzu horretan, elkartearen bozeramaileek auzokideak zoriondu dituzte.

Lan diskretua

Gainera, Aretako eraikin arrosaren itxura hobetzeko egin duten lan isila goraipatu dute Berlojatzeneko kideek. Udalarekin elkarlanean aritu baitira etxearen inguruak konpontzeko. Haien aburuz, eraikina bota behar zutela iragarri zutenean etxearen ospea kaltetu zen eta azkenengo konponketei esker fama txar hori zuzendu dute neurri batean.

Orain, Berlojatzen elkarteko kideek espero dute proiektu berria ahalik eta lasterren idatz dezaten ordezkari guztien elkarlanaren bitartez, hurrengo udal hauteskundeak baino lehen. Ez bakarrik herritarren zalantzekin bukatzeko baizik eta inolako alderdirik erabili ez dezan bere mesederako “auzokideen lorpena izan dena”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide