Udalak datozen lau urtetarako Euskara Plana jarri du martxan

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2014ko urt. 14a, 11:54

Euskararen erabilera normalizatzeko plan estrategikoa garatu du Udalak, euskara arloaren eskutik. Bost urtetarako plana da, 2013-2017 bitarte. Lehenengo urtea, legeak hala jasota, bere garapenerako eta aprobaziorako erabili da. Hasierako plana igaro berri den urtearen azken aurreko egunean onartu zen, hau da, abenduaren 30ean. Asteok aurkeztu eta ekarpenak egiteko baliatu dira, ondoren azkeneko dokumentua onartu arte. Hartarako, Eusko Jaurlaritzaren idatzizko oniritzia beharko dute, nahiz eta onartuko duela aurreratu.

Euskararen erabilera normalizatzeko plan estrategikoa garatu du Udalak, euskara arloaren eskutik. Bost urtetarako plana da, 2013-2017 bitarte. Lehenengo urtea, legeak hala jasota, bere garapenerako eta aprobaziorako erabili da. Hasierako plana igaro berri den urtearen azken aurreko egunean onartu zen, hau da, abenduaren 30ean. Asteok aurkeztu eta ekarpenak egiteko baliatu dira, ondoren azkeneko dokumentua onartu arte. Hartarako, Eusko Jaurlaritzaren idatzizko oniritzia beharko dute, nahiz eta onartuko duela aurreratu.

Planak administrazioan euskararen erabileraren normalizazioa lortzea du helburu. Horretarako, lanpostuen araberako maila eskatuko zaie langileei. Ez da, ordea, muga minimoetara murriztuko. Izan ere, legearen arabera, herriko euskaldunen portzentaje berdina beteko dute administrazioko langile euskaldunek. Hau da; datuen arabera, egun, Laudioko %39a da euskaldun. Hortaz, udal langileen %39ak bete beharko ditu euskararen ezagutza maila minimoak. Muga gaindituta badago ere, %52ak betetzen baitu zehaztutako mailarekin, udaletik normalizazioan sakontzen jarraitzeko erabakia hartu dute.

Planaren helburua hizkuntza ofizial bien arteko aukera berdintasuna bermatzea izango da. Gainera, euskara gainontzeko administrazioekin erlazionatzeko hizkuntza bilakatu nahi dute, hala nola udal barneko lanerako hizkuntza ere. Horretarako, langileei kurtso desberdinak eskainiko zaizkie, euskalduntze prozesua jaso dezaten.

 

Aurrekariak

 

Planak euskararen normalizazioan administrazioetan hartutako neurrien jarraikortasuna bermatzen du. 1982an lehenengo aldiz euskararen normalkuntzarako oinarrizko legearen dekretua onartu zen. Horren arabera, herritarrei administrazio publikoekin aukeratzen zuten hizkuntza ofizialean erlazionatzeko eskubidea aitortzen zitzaien.

1989an onartutako lege berri baten arabera, lanpostuen arteko erlazioak zehazten ziren, langile euskaldunen minimo bat ziurtatuz. Dekreturik berriena 1997koa da. Bertan,  bost urtetarako planifikazio epeak onartzen dira. Plan horiek neurriak ezarri behar dituzte euskararen erabilera administrazio lokaletan normalizatzeko prozesuan lagundu ahal izateko.

Azkeneko dekretu horri jarraiki garatu zen lehenengo euskararen plana, 2008an.  Beraz, plan berria udalak garatzen duen bigarrena izango da. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide