URAk aurten ekingo dio Laudion Nerbioi ibaiaren bideratzerako proiektu teknikoaren definizioari

Txabi Alvarado Bañares 2014ko urt. 14a, 07:09

Aurten ekingo dio Uraren Euskal Agentziak Laudion Nerbioi ibaia bideratzeko proiektu teknikoa definitzeari. Agentziaren arabera, “segurtasun hidraulikoa” bermatzea da proiektu horren helburua, herriari “aldiro eragiten dioten ur goraldiei aurre egiteko”.

Aurten ekingo dio Uraren Euskal Agentziak Laudion Nerbioi ibaia bideratzeko proiektu teknikoa definitzeari. Agentziaren arabera, “segurtasun hidraulikoa” bermatzea da proiektu horren helburua, herriari “aldiro eragiten dioten ur goraldiei aurre egiteko”.

Horren inguruan mintzatzeko Laudioko udal-gobernu taldearekin batzartu da URA Gasteizen, agentziaren webgunean jasotako informazioaren arabera. Bileran, agentziaren zuzendari nagusia den Iñigo Ansolak azaldu du proiektu teknikoa definitzen denean bideratze-lanek ze etxebizitzei eragingo dieten jakin ahal izango dela; eta gaineratu du “teknikarik samurrenak” eta “etxebizitza gutxienei eragingo dieten irtenbideak” bilatuko direla, “ahal den neurrian”.

Laudio, “uholde arrisku handiko eremu”

EAEko 100 Uholde-arrisku handiko eremuen artean dago Laudio, URAk egindako azterketa baten arabera. Horregatik, datorren urterako herriak Uholdeak-kudeatzeko Plan Berezi batekin kontatuko duela jakinarazi du agentziak. Uholdeei aurre egiteko neurri sorta bat jasoko du plan horrek. 

Laudioko EAJtik jakinarazi dute eurek ere hainbat kontaktu eta bilera mantendu dituztela URA agentziarekin eta formalki helarazi diotela ibaiaren bideratzerako proiektua zehaztearen beharra. Jeltzaleek gaineratu dute "oso pozik" daudela URAk eman duen erantzunarekin.

URAren webgunean argitaratutako informazioa irakurtzeko egin klik hemen. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide