Ganbegi bigarren postuan sailkatu da lehengo itzulia jokatu ondoren

Erredakzioa 2014ko urt. 13a, 10:30

Larunbatean egindako Gizonezko Lehenengo Mailako Euskadiko Txapelketaren lehenengo itzulian, Ganbegik lehenengo bi partidu galdu zituen, Real Club Jolaseta eta Santo Tomás Lizeoaren aurka, 7 - 3 eta 4 - 3 hurrenez hurren, eta azkena irabazi zuen, Atlético San Sebastianen kontra, 7 - 1.

Olaguenagaren taldea txarto ibili zen lehenengo partiduan, Real Club Jolasetaren aurka. Getxotarrek hobe jokatu zuten, eta partidua kontrolatu zuten hasieratik amaierara.

Larunbatean egindako Gizonezko Lehenengo Mailako Euskadiko Txapelketaren lehenengo itzulian, Ganbegik lehenengo bi partidu galdu zituen, Real Club Jolaseta eta Santo Tomás Lizeoaren aurka, 7 - 3 eta 4 - 3 hurrenez hurren, eta azkena irabazi zuen, Atlético San Sebastianen kontra, 7 - 1.

Olaguenagaren taldea txarto ibili zen lehenengo partiduan, Real Club Jolasetaren aurka. Getxotarrek hobe jokatu zuten, eta partidua kontrolatu zuten hasieratik amaierara.

Peio Garaio (2) eta Héctor Borgek lortu zituzten golak laudioarrentzat. Bigarren partiduan, Santo Tomás Lizeoaren aurka, laudioarrak hobeto jokatzen hasi ziren. Baina, denbora gehienetan markagailuan aurretik joan arren, azken minutuetan donostiarrek lortu zituzten bi tantoekin, laudioarrak sari gabe geratu ziren. Golegileak Aitor Suárez, Peio Garaio eta Héctor Borge izan ziren.

Azken partiduan, Atlético San Sebastiánen kontra, intentsitate gehiagorekin jokatuz, lehengo garaipena lortu zuten. Lau minutu falta zirenenan, Atléticok jokalari bat galdu zuen, beraz, Ganbegik borobildu zuen markagailua 7 - 1 lortuz. Golegileak, Beñat Etxebarria (2) Aitor Suárez (2), Miguel Ángel Ruiz eta Galder Garaio (2) izan ziren.

Datorren larunbatean, 18an Donostian, Euskadiko Txapelketaren bigarren itzulia jokatuko da.

Emaitzak:

RC. Jolaseta 7 - Ganbegi HT. 3

Atco. SS 2 - Sto Tomás 1

RC. Jolaseta 5 - Atco. SS 1

Sto Tomás 4 - Ganbegi HT. 3

Sto. Tomás 2 - RC Jolaseta 6

Ganbegi 7 - Atco. SS 1

Sailkapena:

RC Jolaseta - 6 puntu

Ganbegi HT - 2 puntu (+5)

Sto. Tomás - 2 puntu (0)

Atco. SS - 2 puntu (-5)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide