Udalak 32 semafororen soinu-sistemak aldatuko ditu

Herritarrengandik hainbat kexa jaso izan ditu Udalak semaforoen soinu-ozentasuna edota jardun-ordutegia direla eta. Arazo hauek, batez ere, sistemaren aintzinatasunagatik ematen dira, duela bi hamarkada ezarri baitzen.

Koldo Zabala zinegotziak azaldu duenez, arazo hauek konpondu eta sistema berritzeko lehenengo pausua ONCEko teknikariekin harremanetan jartzea izan da, ikusmen arazoak dituztenen beharrak asetzeko egokienak diren sistemak zeintzuk diren jakiteko.

Sistemarik egokiena urrutiko aginte bidez aktibatzen den orientazio bidezko soinu-seinale teknologia da. Sistema honek urrutiko agite bidez funtzionatzen du, eta ONCEko afiliatuek semaforo batetik hurbil daudenean aktibatu dezakete aparatu batekin. Aparatu honek bi posizio dauzka: bat semaforo batetik hurbil dagoela ohartarazten diona, eta bestea, seinale bat igortzen duena semaforoa berde dagoenean soinua egin dezan.

Era honetan, ikusmen arazoak dituztenentzako abantaila izateaz gain, kutsadura akustikoa murrizten da, soinua beharrezkoa denean soilik ibiliko baita.

Sistema berri hau herriko gune ezberdinetako 32 semaforotan ezarriko da eta 11.281€-ko gastua izango du. Udalak beregain hartuko du gastu hauen ordainketa. Hala ere, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailari diru-laguntza eskatu dio, inbertsio horren parte bat errekuperatu ahal izateko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide