XVIII Laudio Ikastola Krosa ospatuko da urtarrilaren 26an

Aimar Gutierrez Bidarte 2014ko urt. 11a, 10:00

Datorren urtarrilaren 26an XVIII. Laudio Ikastola Krosa egingo da Laudioko Lamuza Parkeko berdeguneetan. Krosa Arabako eskolarteko kros txapelketarako puntuagarria izango da eta 2000 urtetik 2005 urteara jaiotakoei zuzendutako proba izango da. Laudio Ikastolak antolatutako krosaren helburu nagusia kirol arloan ere euskara sustatzea da eta mezu hori bidali die herriko neska-mutil guztiei.

Datorren urtarrilaren 26an XVIII. Laudio Ikastola Krosa egingo da Laudioko Lamuza Parkeko berdeguneetan. Krosa Arabako eskolarteko kros txapelketarako puntuagarria izango da eta 2000 urtetik 2005 urteara jaiotakoei zuzendutako proba izango da. Laudio Ikastolak antolatutako krosaren helburu nagusia kirol arloan ere euskara sustatzea da eta mezu hori bidali die herriko neska-mutil guztiei.

26ko proban ez dute soilik herriko gaztetxoek parte hartuko Arabako atletismo talde federatuak ere krosera bertaratuko dira bertan parte hartzeko. Lasterketa 11:00tan hasiko da eta izena emateko epea kategoria bakoitzaren hasiera ordua baino ordu erdi lehenago itxiko da.

10:30tan irekiko da zirkuitua parte-hartzaileentzako. Kategoria ezberdinen ordutegia hurrengoa da: 11:00etan, Emakumezko Infantilak (00-01) 2.000 m; 11:15ean Gizonezko Infantilak (00-01) 3.500 m; 11:35ean Emakumezko Alebinak (02-03) 1.500 m; 11:45ean Gizonezko Alebinak (02-03) 2.500 m; 12:00etan Emakumezko Benjaminak (04-05) 1.000 m; 12:10ean Gizonezko Benjaminak (04-05) 1.500 m.

2005az geroztik jaiotakoentzat agerraldi proban parte hartzeko aukera egongo da 12:20ak aldera.

Egun berean, urtarrilaren 26an, Laudio Herria VII herri lasterketa antolatu da. Lasterketa 11:30tan abiatuko da Lamuza plazatik eta 10km-ko luzeera izango du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide