Laudio eta Bilbao Athleticen arteko partidua klubaren egun erdia izango da

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2014ko urt. 10a, 10:00

Domekan jokatuko da norgehiagoka 17:30ean, eta bazkideek 5 eta 7 euro ordaindu beharko dute. Sariñenan nagusitu ostean, Laudiok beheko postuetatik ateratzeko aukera dauka.

Domekan jokatuko da norgehiagoka 17:30ean, eta bazkideek 5 eta 7 euro ordaindu beharko dute. Sariñenan nagusitu ostean, Laudiok beheko postuetatik ateratzeko aukera dauka.

Laudio Kirol Klubak etzi 17:30ean jokatuko du ligako 21. jardunaldiko norgehiagoka, eta garrantzitsua izango da laudioarrentzat. Izan ere, Bilbao Athleticen aurka lehiatzeaz gain -sailkapenaren goiko aldean dagoen talde baten aurka hain zuzen- Ellakuriko taldeak aurrerapauso nabarmena emango luke irabaziz gero. Urtea ondo hasi zuen Laudiok, Sariñenan 0-1 nagusituta, eta une honetan taldea sailkapenaren 16. postuan dago, 22 punturekin. Domekako erronka, dena dela, ez da erraza izango, Bilbao Athleticek talde indartsua du eta. Bilbotarrak une honetan hirugarren postuan dira 36 punturekin.

Zuzendaritzak jakinarazi duenez, Bilbao Athleticen aurkako partiduak klubaren egun erdia izendatu da eta, beraz, bazkideek sarreraren prezioaren erdia ordaindu beharko dute. Horrek esan gura du tribunan 7 euro ordaindu beharko dituztela eta preferentzian 5 euro. Bazkide ez direnek 15 eta 13 euro ordaindu beharko dituzte. Sarrerak gaurko 19:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira San Martin zelaiko txarteldegietan.

Kromo-bilduma

Horretaz gain, Laudio Kirol Klubak, inguruko beste talde batzuk bezalaxe, klubaren kromo-bilduma ofiziala atera du. Abenduaren 30ean kaleratu zuen eta albuma 2 euroan saltzen da (jokalarientzat doan da). Kromo-zorroek euro bateko prezioa dute eta barruan zortzi kromo daude. Kromoak San Martinen eta Laudioko hainbat taberna eta kioskotan saltzen dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide