Igeriketa Laudio klubak antolatutako Eguberriko Txapelketa bihar izango da La Granja Kiroldegian.
Beste edizioetan bezala, aurtengo txapelketan Igeriketa Laudio klubaren igerilariez gain, beste klub arabarren -Judizmendi, Menditxo, Urgain eta Zadorra alegia- kluben igerilari askok parte hartuko dute maila ezberdinetan, emakumezkoan zein gizonezkoan, benjamin aurrekoetik nagusienera, egun osoan zehar.
Lehiaketa 10:30ean hasiko da txikiekin, benjamin aurrekoentzat prestatutako 25 metroko frogekin. Gero, benjamin, kume, haur, gazte eta nagusi mailako froga ezberdinak tartekatuko dira. Guztira 23 frogetan, 115 serie inguru egitea beharrezkoa izango da lehiaketaren froga guztien garaileak ezagutzeko.
Kirolari gehien izango duen froga gizonezko 100 metro estilokoa izango da. Taldeka egindako froga bakarra 8x50 metro libre mixtoa izango da.