Larunbatean izango da Laudioko La Granja udal kiroldegian Gizonezko Lehenengo Mailako Euskadiko Txapelketaren lehenengo itzulia. Aurten, azken denboraldietan bezala, Laudioko taldeak, Ganbegi 6-2 Hockey Taldeak, Atlético San Sebastián, Real Club Jolaseta eta Santo Tomás Lizeoa izango ditu aurkari. Bigarren itzulia hurrengo larunbatean, Donostian izango da.
Atlético San Sebastián eta Real Club Jolaseta ez dira estatuko lehiaketetan sartuko. Beraz, orain dela bi urte bezala, Ganbegiren helburua Euskadiko Txapelketa irabaztea, Sektor Fasea gainditzea eta Espainiako Txapelketan sartzea da, 2011-12 denboraldiko 7. postua hobetzeko.
Hau da partiduen egitaraua:
10.00 - R.C. Jolaseta - Ganbegi H.T.
11.00 - Atco. SS - Santo Tomás Lizeoa
13.00 - R.C. Jolaseta - Atco. SS
14.00 - Santo Tomás Lizeoa - Ganbegi H.T.
16.00 - Santo Tomás Lizeoa - R.C. Jolaseta
17.00 - Ganbegi H.T. - Atco. SS