Euskal Herria Kirolak eta Euskarri kirol elkarteak Basalarrina kirol elkartearekin batera Laudio herria VII. Herri lasterketa antolatuko du urtarrilaren 26an.
Irteera goizeko 11:30ean izango da. Lasterketa 10 kilometrotakoa izango da. Ibilbidean zeharkatuko dira, besteak beste, Zumalakarregi etorbidea, Baias, Nerbio, Goikoplaza, Virgen del Camen, Zumalakarregi etorbidea, Hirigurutzeta, Katuxa Ibarra, Polígono industriala, Goikoplaza, Maestro Elorza, Jose Matia, Bidezaharreta, Areta,Bitorika eta Zumalakarregi etorbidea. Irteera eta helmuga puntua Lamuza plaza izango da.
Izena emateko epea abenduaren 14tik urtarrilaren 24 izango da. Horretarako fitxa bete eta 12€ ordaindu beharko dira (Atletismoan federatuak 8€). Egunean bertan izena emanez gero, aldiz, 15 euro.
Dena dela, internet bidez ere apuntatu daitekeela ohartarazi dute. Bide hau erabiltzen dutenek proba baino ordu bat lehenago jasoko dute dortsala irteeran. Txipak ere egunean bertan emango dira eta behin erabiltzekoak izango dira. Antolatzaileek adierazi dutenez, sailkapena Txip-ez bidez aterako da. Partehartzaileei elastiko bana emango zaie froga amaitutakoan eta maila bakoitzeko onenei garaikurra.