Laudioko udalak behin betiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra aldatzea onartu du, Aretatik Gasteizera bidean dauden hainbat lursailetan etxebizitzak egitea ahalbidetzeko.
Guztira zazpi eraikin egingo dira, eta gehienez 102 etxebizitzaz osatuta egongo dira.
Etxebizitza hauen promozio osoaren %20 babes ofizialeko etxeek osatuko dute, beste %20 tasatuak izango dira eta azken %60 berriz, salmenta askekoak izango dira.
Aipatutako zazpi eraikin hauek bost solairutakoak izango dira. Lehenengo bost etxebizitzak Llodiana aroztegiaren aurrean kokatutako zelaigunean eraikiko dira. Beste biak berriz, Anuntzibaiko jauregiaren aurreko lursailean.
Babestutako etxebizitzak eta tasatutakoak ere, elkar ezberdindutako blokeetan eraikiko dira. Eraikinak, ordea, bideekin banatuko dituzte.
Datozen hilabeteetan erabakiak hartuko dira, xehetasun azterlana erredaktatzen denean. Azterlan honek, erabilpen eta toki publikoetarako erabiliko diren eremuen antolaketa ere zehaztuko du.
Promozioa guztiz osatzeko, beharrezkoa izango da bertan jendea bizi den bi eraikinen desjabetzea burutzea.
Hala ere, esan beharra dago, bizilagun hauen artean inork ez duela proiektuaren alegaziorik aurkeztu erakusketa publikoko epean. Eraikin hauek Gasteiz kaleko 12 eta 30 zenbakiak dira eta dokumentuak ordenantzatik kanpo uztea proposatzen du.
Laudioko udalak behin betiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra aldatzea onartu du, Aretatik Gasteizera bidean dauden hainbat lursailetan etxebizitzak egitea ahalbidetzeko.
Guztira zazpi eraikin egingo dira, eta gehienez 102 etxebizitzaz osatuta egongo dira.Etxebizitza hauen promozio osoaren %20 babes ofizialeko etxeek osatuko dute, beste %20 tasatuak izango dira eta azken %60 berriz, salmenta askekoak izango dira.
Aipatutako zazpi eraikin hauek bost solairutakoak izango dira. Lehenengo bost etxebizitzak Llodiana aroztegiaren aurrean kokatutako zelaigunean eraikiko dira. Beste biak berriz, Anuntzibaiko jauregiaren aurreko lursailean. Babestutako etxebizitzak eta tasatutakoak ere, elkar ezberdindutako blokeetan eraikiko dira.
Eraikinak, ordea, bideekin banatuko dituzte.Datozen hilabeteetan erabakiak hartuko dira, xehetasun azterlana erredaktatzen denean. Azterlan honek, erabilpen eta toki publikoetarako erabiliko diren eremuen antolaketa ere zehaztuko du. Promozioa guztiz osatzeko, beharrezkoa izango da bertan jendea bizi den bi eraikinen desjabetzea burutzea. Hala ere, esan beharra dago, bizilagun hauen artean inork ez duela proiektuaren alegaziorik aurkeztu erakusketa publikoko epean. Eraikin hauek Gasteiz kaleko 12 eta 30 zenbakiak dira eta dokumentuak ordenantzatik kanpo uztea proposatzen du.