Patxo Murga eta Pablo Gorostiagaren askatasuna eskatzeko mozioa eztabaidatuko da abenduaren 30ean

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2013ko abe. 29a, 13:29

"Patxo Murga eta Pablo Gorostiaga Kalera" plataformaren ekimena izan da mozioa eta bertan 72 urte bete dituzten Patxo eta Pabloren askatasuna eskatu, haien egoera salatu, beren familiei elkartasuna adierazi eta adin honetako pertsonak gartzelan egotea deitoratzen da. 

"Patxo Murga eta Pablo Gorostiaga Kalera" plataformaren ekimena izan da mozioa eta bertan 72 urte bete dituzten Patxo eta Pabloren askatasuna eskatu, haien egoera salatu, beren familiei elkartasuna adierazi eta adin honetako pertsonak gartzelan egotea deitoratzen da. 

Abenduaren 30eko osoko bilkuran eztabaidatuko den mozio hau elkartasun kanpaina zabalago baten barruan aurkeztu da, honezkero 3.500 sinatzaile baino gehiagoren babesa jaso du "Patxo Murga eta Pablo Kalera" ekimenak.

Pablo eta Patxo 18/98 sumarioagatik daude gartzelan, 7 eta 8 urteko zigorrak ezarri zizkieten eta dagoeneko 5 urte baino gehiago egin dituzte gartzelan. 

Mozioan azaltzen denez, kartzeletan presoaldiak arautzen dituen Espainiako espetxe-legeriak 70 urte bete dituzten presoei 92. artikulua aplika dakiela agintzen du eta, horren ondorioz, gaixotasun sendaezina edo zigorraren hiru laurdenak beterik dituzten presoen egoera berdina izatera pasatu beharko lukete. Lege horren arabera, Patxo  Murgak zein Pablo Gorostiagak eskubidea dute euren askatasuna eskatzeko, eta biek hala egin zuten. Ez da aldeko erantzunik egon. 

Estrasburgoko auzitegitik helduko den erantzunari itxarotea dago orain baina hau zigorra bete ondoren heldu daiteke. Abenduaren 30ean eztabaidatuko den mozioan agintari eskudunei Patxo Murga eta Pablo Gorostiaga kaleratzeko behar diren tramiteak berehala bideratzea exijitzen zaie. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide