Laudioko Udalak 2011ko urtarrilean sakelako antenen inguruko araudi berria onartu zuen Udal Osoko Bilkuran. Horren ondorioz, sakelako antenarik ezin da egon herriaren erdialdean.
Hala ere, Telefonica Moviles S.A. enpresak Latiorron duen antena ez du lekuz aldatu eta momentuz ez du iniziatibarik hartu bere zerbitzua San Bartolomen dagoen azpiegiturara eramateko.
Igaro diren bi urteetan Laudioko Udalak jakinarazi dio enpresari araudia bete behar duela eta elkarrizketak izan dituzte.
Hori dela eta, Laudioko Udala hasi da urratsak ematen Latiorroko sakelako antena lekuz aldatzeko edo ixteko. Koldo Zabala zinegotziak adierazi du prozedura luzea izan daitekeela baina lehenengo pausuak emango dituztela enpresak arauak bete ditzan.
Hasteko, hurrengo 15 egunetan Telefonicak helegiteak jartzeko epea izango du.
Arrañoko antena
Ordenantza berriak Arrañoko antenaren kokapenean izan du islada dagoeneko. Kudeatzen duen enpresak -Abertis- lekuz aldatzeko obrak hasi ditu eta.