Santa Luziako Ermu inguruetan kokatutako Isusi auzoko baserri batean Arabakao lehen dolarea (sagardoa prestatzeko ola) industu dute. Lehen-lehenekoz egin izan diren datazioek erakutsi dute dolare hau XVI eta XVII. mendeen artekoa izango zela, zeinaren gainean, gerora, eraikia izango zen egun ikus datiekeen baserria. Dena den, datazioari dagokionez Karbono 14aren frogak izango du azken hitza.
Aurkikuntza honek, Sergio Escribano arkeologoak Aiaraldea Irratiko Harian magazinera egindako adierazpenetan esan bezala, gaur egun Santa Luzia osatzen duten eremuak askoz eta dentsoago egongo zirela populaturik duela hirurehun urte, bertan sagardoaren ekoizpenak garrantzia ekonomiko zabala izango zukeelarik. Horrek azaltzen du Ermuko Andra Mariren gisako santutegi handi bat mendiaren erdian, egun kasik hutsik dagoen eremu batean, kokatua izatea.
Ikerketak hasi baino ez dira egin, oraindik ere asko dago industeko eta aztertzeko arkeologikoki ezezaguna zaigun eremu honetan.