Landaluze kaleko Barbara bihurgunean espaloia egiteko eskaera aspaldikoa da, gune horretan ikusmena urria baita, eta duela asko hasi ziren proiektua osatzen. Udalak, proiektua aurrera eramateko, Ura agentziaren eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren onespena jaso du, eta beraz, proiektua behin-betiko onartu da.
Proiektu horrek 91.741€-ko kostua izango du eta hiru hilabeteko epean burutuko da.
Aparkalekura doan espaloia zabalduko da, eta gune horretan zebrabide garaia jarriko dute. Hori gurutzatuz beste aldean jarraituko du espaloiak, erreka ondoan.
Proiektua burutzeko hiru lursail eskuratzea beharrezkoa izango da, eta hori egiteko lursailen jabeekin akordioa lortua du Udalak.
Proiektuaren hurrengo pausua lursail hauek erosteko partida bideratzea izango da. 2014. urte hasieran ekingo diote proiektua gauzatzeari eta uda baino lehen bukatuta egotea aurreikusten da.