Azken urteetan bezala, aurten ere egingo da abenduaren 21ean Laudioko Arratsalde Magikoa. 17:00ak aurrera, ekintza ezberdinak antolatuko dira Laudioko kaleetan, eta gainera denda zein taberna ezberdinek haien produktuak prezio merkean erosteko aukera emango dute.
21:00ak arte herriko hainbat dendetan beherapen interesgarriak egongo dira, gehienetan %10eko deskontuak. Horrez gain, denda ugaritan beste ekintzak burutuko dituzte, umeentzako jolasak, bonboi, pastak edo beste produktu berezien dastatzeak. 34 dendak parte hartuko dute aurtengo arrastsalde magikoan.
Komertzioz gain, taberna asko ere ezkertuko dute promozio bereziak arratsaldean zehar gaueko 2:00ak arte. Garagardo ezberdinak, kubatak, koktelak, mojitoak eta pintxo ezinhobeak dastatzeko aukera emango dute prezio merkean. Beldui Txakolineko ardo apardunarekin, 2013ko Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza-berrikuntzaren sariduna, topa egiteko aukera ere egongo da taberna guztietan, agortu arte. 16 izango dira taberna parte hartzaileak.
Umeentzako arratsaldea baita ere
Umeek ere haien tokia izango dute arratsalde magikoan. Koltxoneta elastikoak eta puzgarriak jarriko dira kale batzuetan beraiek era festan parte hartzeko.